Surprise Me

20170416 | ABERRI EGUNA: egundoko jendetza eta prozesu independentistaren aldeko grina - HDMaza.pw

May 18, 2017 0 0 156

GERNIKA BATZORDEAk eta INDEPENDENTISTAK Sareak oso arrakastatsutzat jotzen dute atzo Gernikan burutu zen Aberri Eguna eta zorionak ematen dizkiete bertan izan ziren milaka eta milaka lagunei. Eskerrak ematen dizkiete Aberri Egunaren antolakuntzan parte hartu duten herritar guztiei, eta ekitaldian eta egun osoko egitarauan parte hartu zuten lagun eta taldeei, denon artean lortu dugulako Aberri Egun oso jendetsu eta esanguratsua. Aurreko asteburuan, Baionan larunbatean eta igandean Iruñeako Korrika amaieran, bildu ziren jendetzekin batera, atzoko Gernikakoak herri honetan ilusioak pizten hasi direla erakusten du. Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren bezperatan, iragana oroituz etorkizuna eraikitzeko gogoa nabaritu zen jendearen artean manifestaldian zehar eta ondorengo "Gernikatik independentziara" ekitaldian. Euskal Estatu demokratiko eta soziala eraiki eta Euskal Errepublika proklamatzearen aldeko oihua zabaldu zuten milaka eta milaka lagunek atzo Gernikatik, eta aurtengo Aberri Egunak burujabetza prozesuaren zikloa zabaldu duela esan dezakegu. Atzoko arrakastaren ondoren, bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta datozen asteotan Gernikan antolatu diren ekietaldietan parte hartzeko deia luzatzen diete Gernika Batzordeak eta Independentistak Sareak herritar guztiei.

eXTReMe Tracker
HDMaza.pw